Errota Arratia

Errota Arratia Arratiako garapen sozioekonomikorako fundazioa Azken urteak, lan mundu eta ongizaterako ez dira errazak izaten ari. Egoera hau Arratiara ere heldu da.

Langabezia eta prekaritatea handituz joan dira. Bizi baldintza duinak mantentzea gero eta zailagoa da eta askotan beste herrialde batzuetara mugitu behar izan gara lana aurkitzeko, gehien bat gazteak. Azken urteetan, hainbat lanpostu galdu dira gure eskualdean, eta horrekin bizi baldintzak okertu. Egoera hori irauli gurean, duela ia urtebete, Arratiako hainbat eragile ezberdin batzen hasi ginen, A

rratiako garapen sozioekonomikoa dinamizatuko dauen proiektu integral bat martxan jartzeko gogoagaz. Helburua da azken urteotako norabidea aldatu eta danon artean eta danontzako Arratia sendo, jasangarri eta bizitzeko aproposagoa egitea. Proiektu honi, Errota izena jarri deutsegu. Garapenerako beharrezkoak diren lau ardatzak hartu dira kontutan: Arlo pribatua, arlo publikoa, hezkuntza eta gizartea. Inguruko proiektu arrakastatsuetatik ikasiz, lanean hasi eta eskualdeko eragile ezberdinen atxikimendua izaten hasi da proiektua. Arratiarroztarren parte hartzeagaz, guztiok eraikiko dogun proiektua izango da. Arratian dauden sinergiak baliatuz, eskualdea aldatu eta aurrera eroateko. Bakoitza bere arloan baina danok helburu berdinarekin lan egingo dugun proiektua da. Tokiko garapena gura dogu, bertatik bertara egindakoa, bailarako instituzioak, eragileak eta herritarrak inplikatuz.

--------------------------------------------------------------

Estos últimos años, en el contexto de crisis económica, están siendo especialmente difíciles para la sociedad en general, esta situación también la estamos viviendo en Arratia, por lo que en consecuencia también han empeorado nuestras condiciones de vida. Siendo sensibles ante esta situación, desde hace un año, personas provenientes de distintos sectores de la sociedad arratiana hemos venido trabajando en una iniciativa cuyo objetivo es la dinamización del entorno socioeconómico de Arratia. Tras un periodo de información y reflexión, se ha visto la necesidad de aunar esfuerzos para poder focalizar adecuadamente las posibles soluciones a implementar desde cada uno de los sectores de interés que componemos la sociedad arratiana. A este proyecto lo hemos denominado Errota (molino), quiere representar los cuatro brazos (sectores) sobre los que pivota el mismo; sector público, sector privado empresarial, sector del conocimiento y sociedad civil. Es por ello que Errota tiene como vocación ser la herramienta para responder conjuntamente, entre todas y todos, a los desafíos de nuestra sociedad con el compromiso con nuestra lengua, cultura y territorio. Así mismo son bases sólidas el respeto hacia las personas, la sostenibilidad medioambiental, la igualdad y pluralidad, una visión de futuro y la cooperación entre diferentes sectores de la colectividad. Errota ha nacido para promover la construcción del futuro de nuestra comunidad, creando vínculos, impulsando ideas, proyectos innovadores y proponiendo nuevas formar de construir.

🏭 Zenbat denbora eskaintzen dio zuen enpresak marketing arloko ekintza digitalei, benetan funtzionatzen duten ala ez jak...
04/09/2026

🏭 Zenbat denbora eskaintzen dio zuen enpresak marketing arloko ekintza digitalei, benetan funtzionatzen duten ala ez jakin gabe?

Ekintza gehiago egiteak ez du esan nahi bezero gehiago lortzea. Gakoa, benetan ze ekintzak funtzionatzen duten jakitea da, zeintzuk hobetu behar ditugun eta zeintzuk egiteari uzteko garaia iritsi den.

Datorren irailaren 18an, Errota Fundazioak Arratiako industria enpresei zuzendutako online saioa antolatuko du:

💻 INDUSTRIARA BIDERATUTAKO ESTRATEGIA DIGITALA: Zer egin (eta zer egiteari utzi) B2B bezeroak erakartzeko.

Saioan zehar, honako g*i hauek landuko dira modu praktikoan:

🔹 Nola ari den aldatzen industria-hornitzaileak bilatzeko eta aukeratzeko modua.
🔹 Zein kanal eta ekintza digital ari diren emaitzak ematen B2B industria inguruneetan.
🔹 Ze akatsek galarazten dizkiguten denbora, ikusgarritasuna eta aurrekontua.
🔹 Non zentratu ahaleginak, baliabideak mugatuak direnean.
🔹 Hori guztia enpresa bakoitzaren errealitate komertzialera nola egokitu.

🎯 Saioaren helburua ez da egiteko zerrenda luze batekin ateratzea. Helburua, dauzkagun denbora eta baliabideak kontuan hartuta, benetan zer egitea merezi duen identifikatzea eta lehentasunak ezartzea da.

📅 Irailak 18

🕚 11:00 – 12:30

💻 Online

👉 Izen-ematea: https://forms.gle/gFFFMw7b5E6byPCC7

Proiektu hau estrategiaren baitan garatzen da, eta Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia eta Errota Fundazioak finantzatzen dute osorik.

🏭 ¿Cuánto tiempo dedica vuestra empresa a acciones digitales que no sabéis si realmente funcionan?

Hacer más no significa conseguir más clientes. La clave está en saber qué acciones pueden ayudar realmente a generar oportunidades comerciales, cuáles necesitan mejorar y cuáles quizá ha llegado el momento de dejar de hacer.

El próximo 18 de septiembre, desde Errota Fundazioa organizamos una sesión online dirigida a empresas industriales de Arratia:

💻 ESTRATEGIA DIGITAL PARA INDUSTRIA: Qué hacer (y qué dejar de hacer) para captar clientes B2B.

Durante la sesión se analizarán de forma práctica los siguientes puntos:

🔹 Cómo está cambiando la forma en la que los clientes industriales buscan y seleccionan proveedores.
🔹 Qué canales y acciones digitales están funcionando en B2B industrial.
🔹 Qué errores hacen perder tiempo, visibilidad y presupuesto.
🔹 Dónde centrar los esfuerzos cuando los recursos son limitados.
🔹 Cómo trasladar todo ello a la realidad comercial de cada empresa.

🎯 La idea no es salir de la sesión con más cosas que hacer. La idea es conocer y priorizar qué merece la pena hacer teniendo en cuenta el tiempo y los recursos que disponemos.

📅 18 de septiembre

🕚 11:00 – 12:30

💻 Online

👉 Inscripciones: https://forms.gle/gFFFMw7b5E6byPCC7

Este proyecto se enmarca dentro de la estrategia y está financiado íntegramente por Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia y Errota Fundazioa.

🧩 Iraila. Barriro martxan. Barriro alkarlanean.Enpresa bakoitza pieza bat da, eta langile bakoitza, beste bat.Euskeraz e...
01/09/2026

🧩 Iraila. Barriro martxan. Barriro alkarlanean.

Enpresa bakoitza pieza bat da, eta langile bakoitza, beste bat.

Euskeraz ematen dugun pauso bakoitzak badauka bere lekua.

Pieza guztiak ez dira bardinak, eta enpresa guztiak ez dira abiapuntu bardinetik hasten. Baina pausuz pausu, bakoitzak bere errealidatetik, euskerea lan-munduan gero eta presenteago egotea lortu daikegu.

Irailean, eusGaran be, bideari barriro ekingo deutsagu.

Enpresakaz batera. Langileakaz batera. Alkarlanean.

🧩 ALKARLANA EUSKERAZ, URRATS SENDO BATERAKO GILTZA

💜 Errota ez da sare sozial bat gehiago. Komunitate bat da.📲 Arratian gertatzen dena ezagutu nahi duzu?Errotan egunero ar...
26/08/2026

💜 Errota ez da sare sozial bat gehiago. Komunitate bat da.
📲 Arratian gertatzen dena ezagutu nahi duzu?

Errotan egunero ari gara pertsonak konektatzen, enpresei laguntzen, ekintzailetza sustatzen eta Arratiaren etorkizuna eraikitzen.

Hori eta askoz gehiago aurkituko duzu gure sare sozialetan.
💜 Jarraitu g*itzazu. Partekatu. Eta izan zaitez Biherko Arratiaren parte.
🤝 Lagundu mezua zabaltzen eta gure komunitatea hazten.

💜 Errota no es una red social más. Es una comunidad.
📲 ¿Quieres conocer todo lo que ocurre en Arratia?

En Errota conectamos personas, apoyamos a las empresas, impulsamos el emprendimiento y trabajamos cada día para construir el futuro de Arratia.

Todo eso, y mucho más, lo encontrarás en nuestras redes sociales.
💜 Síguenos. Comparte. Y forma parte de Biherko Arratia.
🤝 Ayúdanos a difundir este mensaje y a hacer crecer nuestra comunidad.

Zertan lagun zaitzake Errota Fundazioak?Ideia bat martxan jarri gura dozu? Zure enpresak erronka barri bati heldu behar ...
24/08/2026

Zertan lagun zaitzake Errota Fundazioak?

Ideia bat martxan jarri gura dozu? Zure enpresak erronka barri bati heldu behar deutso? Talentua, enplegua edo elkarlanerako aukerak bilatzen dozuz?

ERROTAN ZURE BIDELAGUN IZAN NAHI DOGU. 🤝
💡 Ekintzailetza
🧭 Aholkularitza
👥 Talentua eta enplegua
🔗 Enpresa-sarea

Herritarren, ekintzaileen, enpresen eta erakundeen beharrei erantzuteko egiten dogu lan, Arratiaren etorkizuna alkarregaz eraikitzeko.

👉 Ezagutu gure zerbitzuak eta ikusi zertan lagundu ahal deutsugun: https://errota.eus/zerbitzuak/

Zu ere behar zaitugu!

¿En qué puede ayudarte Errota Fundazioa? ⚙️

¿Quieres poner en marcha una idea? ¿Tu empresa necesita afrontar un nuevo reto? ¿Buscas talento, empleo u oportunidades de colaboración? EN ERROTA QUEREMOS ACOMPAÑARTE. 🤝

💡 Emprendimiento
🧭 Asesoramiento
👥 Talento y empleo
🔗 Red empresarial

Trabajamos para dar respuesta a las necesidades de la ciudadanía, las personas emprendedoras, las empresas y las instituciones, construyendo conjuntamente el futuro de Arratia.

👉 Conoce nuestros servicios y descubre cómo podemos ayudarte:
https://errota.eus/es/servicios/

¡Te necesitamos a ti también!

Enpresa berrikuntza eta lehiakortasun teknikaria.Energiatik abiatu nintzen jasangarritasuna lantzen, eta egindako bide h...
21/08/2026

Enpresa berrikuntza eta lehiakortasun teknikaria.

Energiatik abiatu nintzen jasangarritasuna lantzen, eta egindako bide horretan nire begiradea zabalduz joan da. Eraldaketa guztietan alde teknikoa beharrezkoa dan arren, lurraldea osatzen daben pertsonen errealidadera heltzeko eta moldatzeko g*itasuna be izan beharko leukie.

Errotan, ikuspegi hori egunerokora eroateko aukerea izan dot. Hor d**o niretzat alderdirik interesgarriena: pertsona eta enpresa bakotxaren errealidadea ezagutzea, zer behar dauen ulertzea eta aldaketak bere neurrira egokitzen laguntzea. Azken batean, trantsizinoa bertatik eta bertakoekin aurrera eroatea be badalako.

Komunikazioa eta Eduki sortzailea.Urte luzez neure buruari egin deutsadan galdera bati erantzuna topau deutsat Errotan. ...
19/08/2026

Komunikazioa eta Eduki sortzailea.

Urte luzez neure buruari egin deutsadan galdera bati erantzuna topau deutsat Errotan.

Betidanik izan dut komunikazioarekiko, ikus-entzunezkoekiko eta marketinarekiko jakin-min eta zaletasun berezia. Halanda be, ikasketak amaitu ostean, eta bizitzak aurrean ipini eustazan egoerei aurre egiteko, nire alde kreatiboa alde batera itxi behar izan neban, eta finantzen munduan murgildu. Baina urte askoan galdera bera egiten ibili naiz neure buruari: benetan hau da nire bidea? edo hasieratik erakartzen ninduan arlo horretara bueltatu behar naz?

Erantzuna berehala etorri zan Errotako lan-eskaintza ikusi nebanean. Arratiarra izanda, Arratiarako eta Arratiarrakaz lan egiteko aukera neukan, eta g*inera, benetan gustetan jatana egiten. Beraz, birritan pentsau barik, aukera ha niretzat eginda egoala sentitu eta hartu egin neban. ESAN eta EGIN.

Gaur egun, Errotako komunikazio teknikaria naz, eta ilusino handiz nabil beharren Arratian sortzen doguzan proiektu, ekimen eta ideiak Arratiako eragile eta norbanako desbardinei ezagutarazoten.

Ekintzailetza eta talentuaren arduraduna Errota Fundazioan.Baserrikoa, ameslaria, baina hankak lurrean daukazana. Sormen...
17/08/2026

Ekintzailetza eta talentuaren arduraduna Errota Fundazioan.

Baserrikoa, ameslaria, baina hankak lurrean daukazana.

Sormena dot indargune, natura da nire arnasgunea, eta pertsona autentikoak gustetan jataz; desbardinak izateko bildurrik ez daukienak.

Beharbada horregatik gustetan jat hainbeste nire beharra.
Unibertsitatea amaitu nebanean, ekintzailetzaren eta tokiko garapenaren munduan hasi nintzan beharren.

Urte batzuk beranduago, lan esperientzia desbardinek emon deustien ezagutza lepoan hartuta, Errotak hasierako bide hari barriro heltzeko aukerea emon deust... baina oraingoan, etxera begira: Arratiara.

Nire egunerokoan, besteak beste, negozio ideia bat daukien pertsonakaz egiten dot behar: euren ideiak definitzen, bideragarritasuna aztertzen eta ideia horrek errealidate bihurtzeko lehenengo pausoak emoten.

Entzutea, orientetea eta lehenengo pauso horreetan bidelagun izatea da nire beharra eta baita gehien gustetan jatana be, hurreko zerbitzu bat emoten ahaleginduz eta konfiantzazko harremanak sortuz.

Galduta eta ilusio barik bizi garela emoten dauen garai honetan, euren ametsak beteteko ahalegina egiteko ausardia daukien pertsonakaz beharren ibiltea, pribilejio bat dala uste dot.

Argiñe Larrea Txarterina

Enpresa Berrikuntza eta Lehiakortasun teknikaria.Oin dala bost urte, Lea Artibaitxik etorri nintzen, eta egixe esan, hon...
14/08/2026

Enpresa Berrikuntza eta Lehiakortasun teknikaria.

Oin dala bost urte, Lea Artibaitxik etorri nintzen, eta egixe esan, hona etorri aurretik ez neban eskualdie ezagutzen. Bertan biherrien hasi nintzenetik jentiek esku zabalik hartu nau, eta denporiaz Arratia ulertzen eta estimetan ikesi dot. Hizkeran be igerten da: batzutan Arratiko euskereak urtetan dozte, nahitxe ez bertakuen moduen.

Ibilbide profesionalak enpresa pribaure erun izen nau, eta kanpuen bizitzeko aukerie be auki neban tarte batez. Esperientzia horrek, norbere tokixe sentitzie zein inportantie dan erakutsi eusten. Horreg*itxik, bueltan, eskualde garapenera bideratzeko ibilbidie eitxen hasi nintzen eta Lea-Artibaiko garapen agentzixan lan eitxeko aukerie auki nebanien, argi ikusi neban hor euela nire bidie.

Ha etapie amaitzeko nengule Errota ezautu neban: fundazino txikixe, baina potentzial handikue, nire lan eitxeko moduaz bat etorren filosofixi eukena eta nire jasangarritasunarekiko eta Ekonomia Zirkularrarekiko interesak garatzeko aukerie emoten eusten tokixe. Horreg*itxik ein neban Arratire etorteko apostue.

Broma moduen askotan nire lankidiei esaten dotziet Errotako traste zaharra nazela, izen be azken urtitan fundazinoie guztiz aldatu da; bi izetetik, bost izetera pasau ga. Hasierie bizi izen dot eta baitxe oin ikusten gabizen hazkundie be. Horreg*itxik, Errotak eindeko ibilbidiai begitzen dotzedanien harrotasunez eta harriduraz eitxen dot. Dana dala, gauzak asko aldatu dizen arren, hasieratik sentidu dodan konfiantzixie eta hurbiltasunek jarraitzen dau, familixa bat modokue ga gure egun on eta txarrekin. Talde txikixe ga, baina baitxe indartsue be. Gure lana ez da beti ikusgarrixe, baina bai esanguratsue. Eitxeko eta laguntzeko gogue daukegu. Horrek eitxen dau Errota berezi, eta horrek emoten dotze zentzue gure eguneroko lanai.

Errota Arratia Ander Arakistain Etxabe

Errota Fundazioko koordinatzaileaIkerketa eta berrikuntzaren arloan hainbat urtez beharren ibili ostean, 2024ko maiatzan...
12/08/2026

Errota Fundazioko koordinatzailea
Ikerketa eta berrikuntzaren arloan hainbat urtez beharren ibili ostean, 2024ko maiatzan heldu nintzan Errotara.

Nork esango eustan ordura arte beti egingo ez nebazala esaten nituen hiru gauzak egiten egongo nintzala: Arratian, ezagunekin eta politika tartean dala beharren.

Nire ibilbide profesionalean gauza asko ikasi dodaz, baina Errotan azken bi urteotan zeozer ikasi badot, benetako eraldaketak ez dirala inoiz pertsona bakar baten beharraren emaitza izango, da. Eraldaketak pertsonenak dira. Alkarlanarenak. Konfiantzarenak. Eta norabide berean arraun egiten dauen talde batenak.

Proiektu onenak ez dira ideia onetatik bakarrik sortzen; helburu partekatu baten inguruan pertsona egokiak alkartzen direnean sortzen dira. Horregatik, niretzat funtsezkoa da ikuspegi, esperientzia eta g*itasun desberdinak daukiezan pertsonak nire inguruan batzea, alkar entzutea eta helburu beraren alde behar egitea. Hortxe d**o, Errotaren benetako indarra.

Txiri-txiri, baina norabide argiagaz eta bidean egon gura dabenakaz, aurrera egiten gabiz. Ez da bide erraza, baina bidea eregiten gabiz, eta hori da niretzat benetan garrantzitsuena. Eta zeozertaz arro banago, Errotan sortu dogun taldeaz da. Argi daukat ez dala kasualidadea. Arratiako pertsonak gara, belaunaldi, esperientzia eta izaera ezberdinekoak. Bakoitzak bere modua dauka, bere indarguneak eta bere izaera. Eta hortxe d**o aberastasuna. Alkar zaintzen dauen, alkarri eusten deutsan eta alkarregaz amesten dauen taldea eregitea lortu dogu. Eta hori, niretzat, edozein proiekturen g*inetik d**o.

Orain erronka handia daukagu eskuartean: eskualdeko eragileekin batera Arratiaren etorkizunerako benetan baliagarriak izango diran proiektuak sortzea. Pertsonengan eta lurraldean arrastoa itxiko dabenak.

Arratia ez dabe proiektuek aldatuko. Pertsonak aldatu behar dogu. Horreg*itik, ERDU Errotara eta izan zu be Biherko Arratian parte.

💜 Errota Fundazioa pertsonak osatzen dugu.Ibilbide barri hau, orain dela urtebete hasi genuen. Gaur, Arratian bizi eta l...
10/08/2026

💜 Errota Fundazioa pertsonak osatzen dugu.

Ibilbide barri hau, orain dela urtebete hasi genuen. Gaur, Arratian bizi eta lan egiten dugun pertsonok osatutako talde gazte, anitz eta konprometitua gara.

Belaunaldi, esperientzia eta profil desberdinak ditugu, baina helburu bera partekatzen dugu: ARRATIAREN ETORKIZUNA ERAIKITZEN LAGUNTZEA.

💡 Bakoitzak bere ikuspegia, ezagutza eta ilusioa ekarri ditu proiektu honetara. Egunero ikasten dugu, erronka berriei aurre egiten diegu eta, ditugun baliabide urriekin, aurrera egiten dugu.

Ez dugu bide erraza aukeratu, baina badakigu norantza joan nahi dugun.

🚀 Biherko Arratian marraztu genuena, pausoz pauso, errealitate bihurtzen ari gara.

💚 Eskerrik asko bide honetan bidelagun zareten guztioi. Hau hasiera besterik ez da. Erdu Errotara. Arratiaren etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraituko dugu.

Ikusi Errotako webgunean; https://errota.eus/zer-da-errota/

💜 Errota Fundazioa la formamos las personas.

Hace apenas un año comenzó este nuevo camino. Hoy somos un equipo joven, diverso y comprometido, formado por personas que vivimos y trabajamos en Arratia.

Pertenecemos a diferentes generaciones, contamos con experiencias y perfiles distintos, pero compartimos un mismo objetivo: CONTRIBUIR A CONSTRUIR EL FUTURO DE ARRATIA.

💡 Cada persona ha aportado su visión, su conocimiento y su ilusión a este proyecto. Aprendemos cada día, afrontamos nuevos retos y seguimos avanzando con los recursos que disponemos.

No hemos elegido el camino más fácil, pero sí tenemos claro hacia dónde queremos ir.

🚀 Paso a paso, estamos convirtiendo en realidad la comarca que imaginamos en el Plan Estrategico Biherko Arratia.

💚 Gracias a todas las personas que nos acompañáis en este camino. Esto no ha hecho más que empezar. Acércate a Errota. Sigamos construyendo juntos el futuro de Arratia.

Dirección

Zulaibar Auzoa 16
Ceánuri
48144

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 17:00
Martes 08:00 - 17:00
Miércoles 08:00 - 17:00
Jueves 08:00 - 17:00
Viernes 08:00 - 14:00

Teléfono

688854543

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Errota Arratia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir